SK Slavia Praga
Ezizena(k) | Červenobílí (gorri-zuriak) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1892 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Eden Aréna edukiera: 21.000 lagun inaugurazioa: 2008 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Jaroslav Tvrdík | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Jindřich Trpišovský | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Gambrinus Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 2.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
SK Slavia Praga (izen osoa Sportovní klub Slavia Praha, A.S.) Txekiar Errepublikako futbol talde onenetakoa da palmaresari dagokionez, Praga hiriburukoa. 3 aldiz irabazi du Txekiar Errepublikako futbol liga baina beste 13 aldiz Txekoslovakiakoa.
Etxeko partiduak Eden Aréna estadioan jokatzen ditu.
Historia
1892an sortu zen kirol taldea. Hasieran txirrindularitza zuen jarduera nagusia baina 1896an futbolaren atala agertu zen.
1925ean "urrezko aroari" ekin zion, 22 urtetan Txekoslovakiako 13 Liga eta 3 Kopa irabazteaz gain 1938an nazioarteko txapelketa garrantzitsuena zen Mitropa Kopa irabazi zuen.
50. hamarkadan ordea maila galdu zuen eta hurrengo hamarkadetan lehen eta bigarren mailaren artean ibili zen.
90. hamarkadararte itxaron behar izan zuen titulu berri bat eskuratzeko, dagoeneko Txekiar Errepublikan. 2017tik aurrera Ligan eta Kopan nagusi izan da.
Uniformea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
Palmaresa
Txekiar Errepublikan: 14
- Liga (7): 1996, 2008, 2009, 2017, 2019, 2020, 2021.
- Kopa (7): 1997, 1999, 2002, 2018, 2019, 2021, 2023.
Txekoslovakian: 16
- Liga (13): 1925, 1929, 1930, 1931, 1933, 1934, 1935, 1937, 1940, 1941, 1942, 1943, 1947.
- Kopa (3): 1941, 1942, 1945.
Nazio artean: 1
Mitropa Kopa
- Txapelduna (1): 1938
Kanpo estekak
- (Txekieraz) webgunea
- Datuak: Q194393
- Multimedia: SK Slavia Praha / Q194393