Sakabanaketa optiko

Argiaren sakabanaketa material desberdineko bi prismatan

Argiaren sakabanaketa edo dispertsioa fenomeno optiko bat da, argi-izpi konposatu bat eremu berri batean (adibidez, prisma batean) errefraktatzen denean gertatzen dena. Izpiaren kolore eratzaileak bereizita geratzen dira, beti kontuan hartuta eguzkitik datorren argiari argi zuria esaten zaiola, baina kolore desberdinetako argien konposaketa dela.[1]

Sakabanaketaren arrazoia da errefrakzio-indizea txikiagotu egiten dela uhin-luzera handitzen denean, eta, horrela, uhin-luzera handiagoak (gorria) txikiagoak (urdina) baino gutxiago desbideratzen dira. Egia esan, gertatzen dena da lehen eremutik (airetik esaterako) abiadura jakin batean datorren argia bigarren eremura (prismatik) igarotzen da eta sortutako errefrakzioaren ondorioz argia desbideratzen da. Desbideraketa prisma osatzen duen materialaren arabera ere izango da (ikus irudiak), Argi zuriaren pigmentu bakoitzak frekuentzia desberdina duenez, bakoitzaren norabide-aldaketa desberdina izango da. Horrela, argi zuria, bigarren eremu zeharkatu eta lehenera itzuli ondoren, argi pigmentatuen espektro jarraitu batean deskonposatzen da, gorriaren (behe-frekuentzia) eta bioletaren (argi ikusgarriaren frekuentzia handiena) artean.

Erreferentziak

  1. Hewitt, Paul G.. (2004). Fisica conceptual. (9a ed. argitaraldia) Pearson Educación ISBN 970-26-0447-8. PMC 54347172. (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).

Kanpo estekak

  • Dispersion en The Strange Theory of Light (Ingelesez).
  • Newton eta optika
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q182893
  • Commonscat Multimedia: Dispersion / Q182893

  • Identifikadoreak
  • GND: 4150202-4
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q182893
  • Commonscat Multimedia: Dispersion / Q182893