Teoria zinetiko
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/6/6d/Translational_motion.gif)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/3f/Jakindun_logoa.png/33px-Jakindun_logoa.png)
Teoria zinetiko molekularrak gasen portaera eta propietateak adierazten ditu. Teoria zinetiko molekularra Daniel Bernoulli, Ludwig Boltzmann eta James Clerk Maxwellen ikerketei esker garatu zen XIX. mendearen bigarren zatian.
Gasak materia-sistemarik sinpleenak dira; horregatik, ikertu ziren lehenengoak izan ziren. Gasen portaera azaltzeko, hainbat zientzialarik teoria zinetiko-molekularra, TZM deritzona, garatu zuten. Teoria zinetiko molekularra honako hipotesi hauetan oinarritzen da:
- Gasek, elkarren artean, oso tarte handiak dituzten partikulek osatzen dituzte. Molekula deritzen partikula horien bolumena oso txikia da gasak hartzen duen bolumen guztiaren aldean.
- Molekulak etengabe ari dira mugitzen elkarren kontra eta eurak gordetzen duten ontziaren hormen kontra modu kaotikoan joz.
- Gasaren tenperatura mugimendu horren erakusgarri da. Molekulen abiadura zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da gasaren tenperatura ere, eta alderantziz.
- Gasaren partikulen artean, haiek elkarturik edukitzeko gai ez diren erakarpen- edo kohesio-indar ahul-ahulak daude.
Hasieran, gasen propietateak aztertzeko erabili zen TZMa, eta, gero, solido eta likidoetara ere hedatu zen. Zientzialariek, horri esker, materiaren agregazio-egoerak frogatu ahal izan zuten.
Agregazio egoeren justifikazioa TZMaren bidez:
- Solidoa: Oso erakarpen-indar biziak partikulen artean. Horregatik, partikulek bata bestetik oso gertu dauden toki finkoak hartzen dituzte.
- Likidoa: Partikulen arteko erakarpen-indarrak ez dira hain biziak. Horri esker, partikulak jariatu egin ahal dira, hau da, elkarrekin egonez lekualdatu.
- Gasa: Oso erakarpen-indar ahulak. Beraz, gasa osatzen duten partikulak aske mugitu ahal dira.
Ikus, gainera
- Gas
- Likido
- Solido
- Presio
- Tenperatura
Kanpo estekak
Datuak: Q200286