Zenbat Gara aldizkaria

Zenbat Gara: hizkuntza & bizitza
MotaZenbat Gara elkartearen aldizkaria (1998-2002) eta Internet albistekaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaBilbo
ArgitaletxeaGara
Banaketa
Ekoizpen osoa6
Banatze-eremuaEuskal Herria
Maiztasunazehaztugabea
Historia
ErredaktoreakMikel Aldasoro, Luigi Anselmi, Nidia Arrobo, Mikel Asurmendi, Joseba Barriola, Beatriz Diaz, Noel Elorga, Jabier Erize, Teo Etxaburu, Fermin Etxegoien, Jose Joakin Gallastegi, Karlos Enrike Hernández, Jose Angel Irigarai, Patxi Juaristi, Iñaki Larrañaga, Jose Mari Larrea, Jabier Lauzirika, Imanol Miner, Koldo Ortiz de Ginea, Frederic Parés, Jose Maria Sanchez Carrion, Jon Sarasua, Juan Carlos Etxegoeien Xamar, Aitor Zuberogoitia
Identifikadoreak
ISSN1139-2517
zenbatgara.org

"Zenbat Gara: hizkuntza & bizitza" aldizkaria Zenbat Gara elkartearen aldizkaria izan zen 1998tik 2002 arte, sei zenbakitan barna; euskal hizkuntz komunitateari bilbotar elkartearen berri ematearren.

Bestalde, gogoeta eta informazio interesgarriak agertu zituen soziolinguistikaz, antropologiaz, bai eta euskal kulturaz ere, aldiro Jose Maria Sanchez Carrion hizkuntzalariaren lan teorikoan oinarri hartuta.

Aldizkariaren aurrekari gisa lau argitalpen dirateke aipagarri. Alde batetik, Arrasateko AED elkartearen Jazten aldizkaria (1989-1994) eta Pamiela aldizkariak euskararen egoeraz 1993ko neguan plazaratu zuen azken zenbakia. Bestetik, Bilboko Gabriel Aresti Euskaltegiaren Lantzen aldizkaria (1994-1995) eta, bereziki, Zenbat Garak argitaratutako Jon Sarasuaren Txepetxekin solasean bizitzaren hizkuntzaz elkarrizketa-liburua (1997).
Lantzen aldizkariak jarraitzen dio.


Argitaratutako Zenbakiak

1. zenb (1998):

  • Teo Etxaburu: "Euskal Herri... «justu, libre eta euskalduna»?".
  • Jon Sarasuari elkarrizketa Txepetxekin eginiko Bizitzaren hizkuntzaz liburua dela eta.
  • Mikel Aldasoro eta Jabier Lauzurika: "Amorabelen seme-alaba kuttunak: Ijitoen erromintxela hizkuntza".
  • Luigi Anselmiri elkarrizketa itzulpengintzaz.


2. zenb (1998):

  • Imanol Miner: "Llengues vives: Butlleti d'actualitat lingüistica del sud-oest europeu"
  • Frederic Parés: "Hizkuntza bakoitza mundua ikusteko modu desberdin bat da"
  • Fermin Etxegoien et alia: "Hiria: Ba ote benetazkorik Euskal Herrian?"
  • Jose Joakin Gallastegi: "Hamabost mila bezero gehiago"
  • Jabier Lauzurika: "Euskal Herriko irrati libreen sarea"
  • Jose Angel Irigarai eta Aitor Zuberogoitia: "Bide berriak urratzeak gailur berriak ikustarazten dizkigu". (Iñaki Larrañagari elkarrizketa).
  • Noel Elorga, Mikel Asurmendi eta Fermin Etxegoien: "Gaskoiera"
  • Jabier Lauzurika: "Kartzelako gaia Joxe Miel Larrabeitirentzat"


3. zenb (1999):

  • Patxi Juaristi: "Ipar Kaukasoa: Hiltzen ari den aniztasuna"
  • Fermin Etxegoien: "Guk bagenuen etsai bat; gizartea. Egun, gazteek haien artean lehiatu behar dute. Eta hori ari dira salatzen eszenatokitik". (Josu Zabala Ajuriagerrari eginiko elkarrizketa).
  • Jon Sarasua: "Euskalginen kontuak"
  • Iñaki Larrañaga: "Euskararen egoerari buruzko ikerketak: Euforia-giroa ala konfusio-zeremonia?"
  • Jose Mari Larrea: "Lili baten errautsa"
  • Joseba Barriola: "Urratsak euskararen ahalmena garatze bidean"
  • Joseba Barriola: "Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaz"
  • Aitor Zuberogoitia: "Belgika: Bateragarriak ote dira puzzlearen atalak?"


4. zenb (1999):

  • Juan Carlos Etxegoien Xamar: "E eredua"
  • Teo Etxaburu: "2000. urterako pedagogia (eta atzera begirako gogoeta batzuk)"
  • Koldo Ortiz De Ginea: "Euskara erabiltzeko: Barneko motibazioa eta subjektibitatea"
  • Aitor Zuberogoitia: "Abiapuntuak ez du kuantitatiboa izan behar, kualitatiboa baizik". (Jose Maria Sanchez Carrion Txepetxi elkarrizketa)
  • Karlos Enrike Hernández: "Quebec: Erreferenduma begi-bistan?"
  • Fermin Etxegoien: "Bilbo Hiria, irrati dependientea"


5. zenb (2001):

  • Patxi Juaristi: "India: Eleaniztasuna bidegurutzean"
  • Teo Etxaburu: "Kontzentrazio esparrua apurtu nahi dugu"
  • Iñaki Larrañaga: "Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleek ikasketa-prozesuari eta tailerren esperientziari buruz eginiko ebaluaketa eta balorazioaren azalpena"
  • Jabier Erize: "EHNE: Guk ez dugu konpetitibo izan nahi"
  • Jose Maria Sanchez Carrion Txepetx: "Sierra Leona, 2000. urteko ekainaren 11"
  • Nidia Arrobo: "Abya Yala-ko oihartzuna Bilbon"
  • Juan Carlos Etxegoien Xamar: "Herriaren erakusteaz"
  • Jose Angel Irigarai: "Linguae Navarrorum eta politika: Zenbait gogoeta"


6. zenb (2002ko otsaila):

  • Juan Carlos Etxegoeien Xamar: "Orekan: Herri eta hizkuntzen ekologiaz, ikerketa eta dibulgazioaren beharraz"
  • Beatriz Díaz: "Salam aleikum, nanga def? Aupa Moha!: Hitz egin, elkar ulertu, San Frantziskon bizi".
  • Fermin Etxegoien: "Bilbo Hiria Irratia 2001"
  • Josu Larrinaga: "Irailak 11: Kulturen arteko talka edo zibilizazioaren agortzen-minak?"
  • Patxi Juaristi: "Yucatan penintsula eta maien zibilizazioa"
  • Luigi Anselmi: "Kanpo zor egiazkoa: Buruzagi indio baten gutuna Europako gobernuei"

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Zenbat Gara elkartearen web gunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12269286
  • Wd Datuak: Q12269286