BBVAren dorrea

Artikulu hau BBVAren Bilboko dorrea edo etxeorratzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «BBVA eraikina (Bilbo)».
BBVAren dorrea
Dorrea Plaza Biribiletik ikusia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°16′N 2°56′W / 43.26°N 2.93°W / 43.26; -2.93
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1969
Inaugurazioa1969ko apirilaren 22a
Arkitektura
ArkitektoaJose María Chapa
Solairuak21

BBVAren Dorrea edo Bizkaia Bankuaren dorrea Bilboko bigarren eraikinik altuena da, Iberdrola dorrearen ondoren.

Kokalekua

Abando auzoko gune finantzieroan kokatua, On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren 1. zenbakian, Plaza Biribila, On Diego Lopez Harokoaren monumentua eta El Corte Inglés Bilbo merkataritza-gunearen alboan.

Historia

1968. urtean eraiki zen, Banco de Vizcayak zeukan egoitzaren tokian. Guztira 21 solairu eta 88 metroko altuera dauka. Dorrearen eraikuntzan arkitekto talde zabal batek hartu zuen parte, besteak beste, Enrique Casanueva eta Jose María Chapa. Eraikinak udaletxearen C motako babesa dauka eta 3.100 metro koadroko orubean eraiki zen[1], antzina Banco de Vizcayaren egoitza zaharra egon zen toki berean.

Euskal Herriko eraikinik garaiena

Euskal Herriko eraikinik altuena izan zen, BEC Dorreak 2006. urtean gainditu zuen arte. Horrez gain, Bilboko eraikinik altuena izan zen 1968tik 2009ra. 2009ko irailaren erdialdean, Iberdrola Dorreak gainditu zuen 22 solairu eta 91 metrorekin.

1968an eraikitzen amaitu zenean, Bilboko eraikinik garaiena bihurtu zen, 25 urte lehenago altxatutako Bailengo etxe orratza gainditzean.

Atentatua

1983ko otsailaren 5ean ETAk lehergailua jarri zuen eraikinaren lehen solairuan. Leherketaren une berean bankuko bi langile hil ziren, Ramon Iturriondo García eta Anibal Izquierdo Emperador. Bi egun beranduago oso larri zauritutako Benito Alonso Gomez ere hil zen.[2]

Dorrea hutsik

1990eko hamarkadan zehar BBVk zerbitzu eta bulegoak Madrilgo egoitzara bideratu zituen eta pixkanaka dorrea husten hasi ziren. Azkenik 2009ko abenduan, On Diego Lopez Harokoaren 12. zenbakiko egoitzaren eraberritzea amaitzean, dorrean geratzen ziren bulego guztiak, bertara eraman zituzten, behekaldeko sukurtsala barne.

BBVAk dorrea saldu nahi zuela esan zuen 2008an[3], baina higiezinen merkatuaren egoera txarrak berandutu egin du bankuaren behin betiko erabakia. 2010. urtearen amaieran dorrearen prezioa 125 milioi eurokoa zela jakin zen[4].

2011ko otsailean eraikina salgai jarraitzen zuen[5].

Amianto kutsadura

1960ko hamarkadaren amaieran eraikinaren egitura estaltzeko erabilitako amiantoak dorrea bertan behera uztera behartu zituen bankuko arduradunak, Bilboko Bide Nagusiko 12. zenbakiko eraikinera bulegoak eta egoitza nagusia mugituz. Amiantoarekin harremanetan egondako elektrikari eta mantenimendu langileek minbizia eta osasun arazoak izan dituzte, baina bankuko arduradunek ez zituzten langileak 2000. urtera arte amiantoaren arriskuez ohartu. 2010eko urriaren 25ean dorrean eletrikari lanetan ibilitako Cosme Real Merino langilea minbiziaz hil zela eman zen jakitera[6].

Argazkiak

  • Dorrearen gaueko ikuspegia.
    Dorrearen gaueko ikuspegia.
  • Eraikina Buenos Aires kaletik ikusia.
    Eraikina Buenos Aires kaletik ikusia.
  • Etxe orratza Abandoko geltokitik ikusia.
    Etxe orratza Abandoko geltokitik ikusia.
  • Dorrea Plaza Biribiletik ikusia.
    Dorrea Plaza Biribiletik ikusia.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. http://www.emporis.com/application/?nav=building&lng=3&id=112097
  2. https://web.archive.org/web/20160305064629/http://es.netlog.com/aranchad/blog/blogid=2539829
  3. http://www.elcorreo.com/vizcaya/20080424/economia/bbva-dejara-emblematica-torre-20080424.html El BBVA dejará su emblemática torre en Bilbao por otro edificio de Gran Vía. El Correo Español egunkariko albistea.
  4. http://cybereuskadi.com/la-torre-del-bbva-se-vende-por-125-millones-de-euros Cybereuskadi.com blogeko artikulua.
  5. https://web.archive.org/web/20110218065101/http://www.deia.com/2011/02/15/bizkaia/bilbao/un-rascacielos-de-dificil-venta Un rascacielos de difícil venta Deia egunkariko albistea.
  6. https://web.archive.org/web/20101029120619/http://www.gara.net/paperezkoa/20101026/228536/es/LAB-denuncia-muerte-ex-trabajador--BBVA-cancer-derivado-amianto/ Gara egunkariko albistea.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo
  • (Ingelesez) BBVAren dorrearen argazki gehiago
  • Dorrea eraiki aurreko Plaza Biribilak zeukan itxura erakusten duen argazkia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3533023
  • Commonscat Multimedia: Torre Bizkaia / Q3533023

  • Wd Datuak: Q3533023
  • Commonscat Multimedia: Torre Bizkaia / Q3533023


Aurrekoa
??
Euskal Herriko eraikinik garaiena
1968-2006
Ondorengoa
BEC Dorrea
Aurrekoa
??
Bilboko eraikinik garaiena
1968-2010
Ondorengoa
Iberdrola dorrea
Aurrekoa
??
Euskal Herriko bulego eraikinik garaiena
1968-2006
Ondorengoa
BEC dorrea


  • i
  • e
  • a
Ataria
Atari:Bilbo
Alde Zaharra
Eraikin eta leku nabarmenak
Abiazio eta merkataritza eraikina · Aginaga etxebizitzak · Albia dorrea · Arrospide etxea · Artklass eraikina · Aznar eraikina · Babcock & Wilcox bulegoak · Bailengo etxe orratza · Bami eraikina · Basurtuko Unibertsitate Ospitalea · BBK eraikina (On Diego Lopez Haroko kale nagusia) · BBK eraikina (Plaza Biribila) · BBVA dorrea · BBVA eraikina (Bilbo) · Behinolako aduanaren eraikina · Begoñako basilika · Bilboko Burtsa · Bilboko Merkataritza Ganbera · Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia · Bizkaia Plaza eraikina · Café Iruña · Carlton hotela · Campos Eliseos antzokia · Coliseo Albia · Deustuko zubia · Diputazio kaleko eraikina · Elkano kaleko eraikina · Ercilla hotela · Erripa kaleko eraikina · Erruki etxea · Ertzilla kaleko eraikina · Espainiako Bankuaren eraikina · Espainiako Zerga Agentzia Administrazioren eraikina · Estraunza etxebizitzak · Etxargi eraikina · Etxetxuko dorreak · Etxezuri dorreak · Euskalduna jauregia · Euskalduna zubia · Frank Gehry zubia · Ferrater etxebizitzak · Gardoki kaleko eraikina · Garellano dorreak · Gran Hotel Domine Bilbao · Granada bulegoak · Guridi eraikina · Hesperia Bilbao hotela · Hesperia Zubialde hotela · Hotel Meliá Bilbao · Husa Jardines Albia hotela · Ibaigane jauregia · Iberdrola dorrea · Idom · Indautxu garajea · Isozaki Atea · Jesusen Bihotza eliza · Jesusen Bihotzaren monumentua · Justizia Jauregia · Karmengo Gure Amaren eliza · Kirikiño eta Zuberoa kaleetako eraikinak · La Aurora eraikina · La Equitativaren egoitza · Lantik eraikina · Larrako dorretxea · Larreagaburu zubia · Leizaola lehendakariaren kaleko etxebizitzak · Lezama-Leguizamon etxea · López de Haro hotela · Miró Bilbao hotela · Molinos Vascos · Montero etxea · Mutua Universal eraikina · Olabarri jauregia · Osakidetzaren egoitza · Pablo Alzola jaunaren burdinazko zubia · Parkeder eraikina · Pedro Arrupe zubia · Posta Bulego Nagusia · Ramon de la Sotaren etxeak · Sabin Etxea · Salbeko zubia · San Bizente eliza · San Frantzisko Asiskoaren eliza · San Jose Mendikoaren eliza · San Luis Beltran eliza · San Pedro eliza · Santander Bankuaren eraikina · Seberetxe · Silken Indautxu hotela · Sociedad Bilbaínaren egoitza · Sota-Aznar bulegoak · Teofilo Guiard kaleko etxebizitzak · Tigrearen eraikina · Txabarri jauregia · Udaletxeko zubia · Urazurrutiako sehaska-etxea · Uribitarteko erranpletako etxea · Urizar dorretxea · Vista Alegre zezen plaza · Zabalburu plazako eraikina · Zabalburuko dorreak · Zorrotzako eliza · Zubiarte · Zubizuri
Plazak
Albia lorategia · Arrikibar plaza · Bizkaia plaza · Campuzano plaza · Done Jakue plaza · Ernesto Erkoreka plaza · Euskadi plaza · Gasaren plaza · Jado plaza · Jesusen Bihotzaren plaza · Miguel Unamuno plaza · Moyua plaza · Pedro Egillor plaza · Plaza Barria · Plaza Biribila · Venezuela plaza · Zabalburu plaza · Zabalgune plaza
Kaleak
Abandoibarra etorbidea · Agirre lehendakariaren etorbidea · Areatzako kaia · Artekale · Astarloa kalea · Atxuri kalea · Autonomia kalea · Barrenkale · Campo de Volantín pasealekua · Concha Jenerala kalea · Diputazio kalea · Eduardo Victoria de Lecea pasealekua · Elkano kalea · Errekalde zumarkalea · Erronda · Ertzilla kalea · Evaristo Txurruka kaia · Iparragirre kalea · Juan de Garay kalea · Kolon Larreategi kalea · Hurtado Amezaga kalea · Ledesma kalea · Leizaola lehendakariaren kalea · Martzana kaia · Mazarredo zumarkalea · On Diego Lopez Haroko kale nagusia · Poza Lizentziatuaren kalea · Ramon Rubial kalea · Sabino Arana etorbidea · Unibertsitateen etorbidea · Uribitarteko kaia · Urkixo zumarkalea · Zabalbide
Museoak, Ikastetxeak eta Kultur-etxeak
Azkuna Zentroa · Bidarte jauregia · Bidebarrietako Udal Liburutegia · Bilboko Arte Ederren Museoa · Bilboko Berreginen Museoa · Bilboko Elkarte Filarmonikoa · Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa · Bilboko Udal Liburutegiak · Bizizaleak ingurumen dokumentazioko zentroa · Bizkaiko Foru Liburutegia · Deustuko Unibertsitatea · Deustuko Unibertsitateko liburutegia · Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museoa · Emilio Campuzano institutua · Euskadiko Artxibo Nazionala · Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa · Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa · Euskaltzaindia · Euskararen Etxea · Eusko Abertzaletasunaren Museoa · García Rivero Maisua ikastetxea · Guggenheim Bilbao Museoa · Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa · Juan Manuel Sanchez Marcos ikastetxea · Kafe Antzokia · Kirikiño ikastola · Leioa-Erandioko campusa · Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola · Mediateka (Bilboko Alondegia) · Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa · Miguel de Unamuno BHI · Sociedad Bilbaina · Yohn jauregia
Monumentuak
Ama · Areatzako kioskoa · Arriagaren monumentua · Farolen basoa · Jesusen Bihotza · Melpomene · On Diego Lopez Harokoaren monumentua · Puppy
Parkeak
Kirol instalakuntzak
Bilbao Arena · Bizkaia frontoia · Fango kiroldegia · La Casilla
Lezamako kirol-instalakunzak · San Mames
Garraioa
Euskal Herriko leku interesgarriak
Baionako leku interesgarriak · Donibane Garaziko leku interesgarriak
Donostiako leku interesgarriak · Iruñeko leku interesgarriak
Gasteizko leku interesgarriak · Maule-Lextarreko leku interesgarriak